Mostrando entradas con la etiqueta Biologia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Biologia. Mostrar todas las entradas

2016/01/16





Aurreko egunean, 4. mailako biologia klasea errotxapean kokatzen den San Pedro Ingurumenaren Heziketarako Museoan egon ginen. Museoan, aztarna ekologikoarekin loturiko ekintzak eta azalpenak jaso genituen. Lehenengo, hitzaldi motz bat eman ziguten, ondoren gure aztarna ekologikoa kalkulatu genuen. Azkenik, museoan buelta txiki bat eman genuen eta gai honi buruz zenbait datu interesgarri ikusi genituen, adibidez, pertsona bakoitzak zenbat hondakin sortzen duen egunero.

Ateraldi hau bi arrazoiengatik gustatu zitzaidan: Aztarna ekologikoa zein birziklapenari buruzko gauza asko ikasi ditut, gainera nire ustez, ateraldi hau guztioi lagundu gaitu orokorrean kutsadurari buruz kontzientziatzera. Nire kexa bakarra, testaren luzeera izan zen, beharbada, denbora gehiegi eman genuen horretan. Guzti hau kontutan hartuta esperientzi oso aberatsa izan dela zentzu guztietan pentsatzen dut.

Borja Aguirre Mikelarena

2015/11/30

ZIENTZIA ASTEA 2015

Urtero bezala, aurten ere azaroaren 5etik 14ra zientzia astea ospatu egin zen Iruñean. Lehenengo aldiz Nafarroako Unibertsitateak prestatzen dituen ekintzetan parte hartzea erabaki genuen DBH 4.mailako biologiako ikasleek. Azaroaren 13an, ostiralarekin, hiru ekintzetan parte hartu genuen: CIMA, Centro de Investigación de Medicina Aplicada delakoa  bisitatu genuen, ondoren Zientzia Fakultatean hainbat esperimentu egin genituen eta bukatzeko hitzaldi batera joan ginen: "Biofilms: Zientzia-fikziozko arrakasta handiko filmak biologiatik ikusita" 




"Joan baino lehen ez genekien inork nola izango zen bisita, baina ni oso pozik atera nintzen. Gehiena gustatu zitzaidana CIMA barrutik ikustea izan zen, lan-antolakuntza izugarria da. Gainera, bisitaren zehar gurekin egondako neska benetan atsegina zen. Esperimentuak ere interesgarriak egon ziren. Hala ere, konferentzia pixka bat aspergarria eta nahastuegia iruditu zitzaidan."-  dio Paula Mariscalek, DBH 4. Ako ikasleak

2012/06/11

BIOLOGIAKO IRTEERA -ARGA PARKEA


                            BIOLOGIAKO ATERALDIA

         Pasa den asteazkenean, maiatzak 30ean, biologia egiten dugun ikasleok Nekane irakaslearekin  ateraldi batera joan ginen. Ateraldia Arga ibaian egin genuen eta gure gidaria mankomunitateko neska bat izan zen. Lehenago bi alditan joanak ginen, baina denbora txarra zegoenez hirugarren batean lortu genuen J
         Ateraldian oso ongi pasatu genuen. Lehendabizi Arga ibaiaren ertzean dagoen ekosistema azaldu zigun neskak eta ondoren gaiari buruz joko bat egin genuen. Hura oilategi bat zirudien, denak han hemendik joanez eskuan txarteltxo batzuk genituelarik bere argazkia identifikatu nahian!!  Ordu eta erdi azkar pasa zitzaigun.
        Ondoren bi taldeetan banandu gintuzten, eta gurekin beste neska bat etorri zen. Denok errekara jaitsi ginen eta han bi katiuska pare eman zizkiguten. Pare bat 40 taila zuen eta bestea 44. Nik 44koa hartu nuen eta 40koa, aldiz, Amaia.
        Segituan Amaia eta biok errekan sartu ginen, baina nik galtzerdiak kentzea ahaztu zitzaidanez, uran sartu bezain laster katiusketan ura sartu zitzaidan, eta atera behar izan nintzen berriro laster sartzeko, baina galtzerdirik grabe. Bitartean nire kideak errekako ura tubotxo batean hartua zuen, eta ur horri 2 pastilla sartuz uraren gogortasuna eta bere PH ikusi genuen. Zorionez, dena normal zegoen.
          Hau bukatzean nire taldeko neska batzuk eta mutiko batek uretara sartzen ausartu ziren eta han primeran pasa genuen, ia guztiok erori ginelako uretara arroka inozente batengatik!!!  Bitartean harriak hartzen genituen, batzuek besteei botatzen genien bitartean, eta garrasiekin (uretara erortzen zirenenak!) batera aztertzen genuen uraren zikintasuna: harri horien tartean animalia eta zomorro batzuk zeuden eta horiek uretako garbitasunaren berri eman ziguten. Erreka ez zegoen oso garbia, baina  oso zikina ezta.
          Uretik atera bezain laster denok urez beteta geundenez iturrira joan  ginen oinak garbitzeko, eta iturrira iristear nengoelarik oihu bat entzun nuen, baina oso berandu izan zen: Jadanik kaka zati bat zapaldua nuen!!! Hoberena nik oinhutsik nengoela izan zen...
         Hobeto esanda: oso ongi pasatu genuen orokorrean eta espero dut hurrengo urteetan ere egitea, beti ere denbora ona bada!!!










                                                                                          Ivan Gonzalez   DBH4.C

2012/02/06

ITZULPENA

Proteinen sintesia bi fasetan ematen da: transkripzioa eta itzulpena. Lehenengoan ADNren informazioa kopiatu egiten da ARN mezularia sortuz. Bigarrenean, berriz, ARNm horren informazioa erribosometan "irakurtzen" da aminoazidoen sekuentzia zehatz bat osatuz.

ADNren TRANSKRIPZIOA

Zelula batek behar duen informazio guztia ADNn kodetua agertzen da. Halere, informazio horrekin proteinak sintetizatu ahal izateko ARNren beharra daukagu. ARNren eratze prozesuari transkripzioa deritzo.

ADNren erreplikazioa

Zelulak interfasearen azken etapan dagoenean bere ADN osoa kopiatu behar du .Prozesu honi ADNren erreplikazioa deitzen zaio.

2012/01/16

ZELULA

DBH 4. mailako biologiaren 1. gaia. Klasean ikusitako aurkezpena.

Zelula
View more presentations from Nekane.

2009/02/04

EUSKAL HERRIKO NATURGUNEAK

Hemen dituzue DBH 4.mailako biologia ikasleek egindako aurkezpenak. Oso lan interesgarriak dira. Ez baduzue sinesten sartu eta konprobatu. Zorionak guztioi!
Egileak: Olaia Izal, Kattalin Setoain, Jone Arriola eta Amaia Belzunegi


Egileak: Iranzu Echeverria, Leire Del Valle eta Cynthia Del Valle



Egileak: Patxi Erdozain, Estibaliz Armijo, Oihane Solano eta Josu Gorraiz


Natura Eta Bere Gune Babestuak
View more presentations from Nekane.



Egileak: Jon Equiza, Mikel Larramendi, Pello Barberena eta Iker Hernaez

2008/01/16

ALGAK1




Lanaren egileak: Alba Turrillas, Mikel Larramendi, Jone Arriola, Maialen Uriz.

2008/01/15

PROTOZOOAK2

Lanaren egileak: Olaia Izal, Oihane Abete, Irantzu Etxeberria, Javier Armijo

BAKTERIOAK




Lanaren egileak: Eneko Asin,Iker Hernáez, Oihane Etxaide, Hirune Trujillo


SlideShare Link

BIRUSAK

Lanaren egileak: Ion Beruete, Aritz Txoperena, Iker Casado, Julen Iturri

PROTOZOOAK1

Lanaren egileak: Aurken Sierra, Mikel Larramendi, Jone Arriola, Maialen Uriz

Algak2






Lanaren egileak: Nerea Gastaminza, Uxue Iturbide, Izaskun Vicente, Fermin Aramendia