BIOLOGIAKO ATERALDIA
Pasa den asteazkenean, maiatzak 30ean, biologia
egiten dugun ikasleok Nekane irakaslearekin
ateraldi batera joan ginen. Ateraldia Arga ibaian egin genuen eta gure
gidaria mankomunitateko neska bat izan zen. Lehenago bi alditan joanak ginen,
baina denbora txarra zegoenez hirugarren batean lortu genuen J
Ateraldian oso ongi pasatu genuen.
Lehendabizi Arga ibaiaren ertzean dagoen ekosistema azaldu zigun neskak eta
ondoren gaiari buruz joko bat egin genuen. Hura oilategi bat zirudien, denak
han hemendik joanez eskuan txarteltxo batzuk genituelarik bere argazkia
identifikatu nahian!! Ordu eta erdi
azkar pasa zitzaigun.
Ondoren bi taldeetan banandu gintuzten,
eta gurekin beste neska bat etorri zen. Denok errekara jaitsi ginen eta han bi katiuska
pare eman zizkiguten. Pare bat 40 taila zuen eta bestea 44. Nik 44koa hartu
nuen eta 40koa, aldiz, Amaia.
Segituan Amaia eta biok errekan sartu
ginen, baina nik galtzerdiak kentzea ahaztu zitzaidanez, uran sartu bezain
laster katiusketan ura sartu zitzaidan, eta atera behar izan nintzen berriro
laster sartzeko, baina galtzerdirik grabe. Bitartean nire kideak errekako ura
tubotxo batean hartua zuen, eta ur horri 2 pastilla sartuz uraren gogortasuna
eta bere PH ikusi genuen. Zorionez, dena normal zegoen.
Hau bukatzean nire taldeko neska
batzuk eta mutiko batek uretara sartzen ausartu ziren eta han primeran pasa
genuen, ia guztiok erori ginelako uretara arroka inozente batengatik!!! Bitartean harriak hartzen genituen, batzuek
besteei botatzen genien bitartean, eta garrasiekin (uretara erortzen
zirenenak!) batera aztertzen genuen uraren zikintasuna: harri horien tartean animalia
eta zomorro batzuk zeuden eta horiek uretako garbitasunaren berri eman ziguten.
Erreka ez zegoen oso garbia, baina oso
zikina ezta.
Uretik atera bezain laster denok urez
beteta geundenez iturrira joan ginen oinak
garbitzeko, eta iturrira iristear nengoelarik oihu bat entzun nuen, baina oso
berandu izan zen: Jadanik kaka zati bat zapaldua nuen!!! Hoberena nik oinhutsik
nengoela izan zen...
Hobeto esanda: oso ongi
pasatu genuen orokorrean eta espero dut hurrengo urteetan ere egitea, beti ere
denbora ona bada!!!
Ivan Gonzalez DBH4.C
No hay comentarios:
Publicar un comentario