2012/02/13

ARAZURIRA IRTEERA

Beste egunean 1 D.B.Hko ikasleak Arazurira joan ginen, guk ura erabili ondoren nola arazten den ikusteko.

Arazuriko hondakin uren araztegira Iruñerriko hondakin urak iristen dira sare kolektore baten bidez, bertatik ahalik eta egoera hoberenean Arga ibaira itzul daitezen.
Iritsi bezain pronto oso gaizki usaintzen zuela ohartu ginen.
Bideo bat ikusi eta joku bat egin ondoren maketa baten bidez Arazuriko arazketa prozesua azaldu ziguten eta ondoren instalazio guztia ikustera joan ginen.

Iristen zen hasierako ura oso zikina zegoen baina prozesua aurrera joan ahala ura garbiagoa ikusten zen eta ez zuen gaizki usaintzen.

BITXIKERIAK:
Ba al zenekiten patogeno izeneko mikroorganismo batzuk gaixotasunak trasmititu ahal dizkigutela?Eta Arazuriko araztegiari esker ez dela gertatzen?
AHOLKUAK:
Ura behar bezala erabili:


  • olioa ez bota harraskatik, bote batean gorde.

  • xaboi gutxiago erabili

  • zakarrak behar diren tokira bota.

Guztion artean uraren kutsadura murriztu dezakegu!!


Idazleak:Elba, Maider, Izaskun, Miren, Elias, Urko, Asier eta Javier.

2012/02/06

ITZULPENA

Proteinen sintesia bi fasetan ematen da: transkripzioa eta itzulpena. Lehenengoan ADNren informazioa kopiatu egiten da ARN mezularia sortuz. Bigarrenean, berriz, ARNm horren informazioa erribosometan "irakurtzen" da aminoazidoen sekuentzia zehatz bat osatuz.

ADNren TRANSKRIPZIOA

Zelula batek behar duen informazio guztia ADNn kodetua agertzen da. Halere, informazio horrekin proteinak sintetizatu ahal izateko ARNren beharra daukagu. ARNren eratze prozesuari transkripzioa deritzo.

ADNren erreplikazioa

Zelulak interfasearen azken etapan dagoenean bere ADN osoa kopiatu behar du .Prozesu honi ADNren erreplikazioa deitzen zaio.

2012/01/16

ZELULA

DBH 4. mailako biologiaren 1. gaia. Klasean ikusitako aurkezpena.

Zelula
View more presentations from Nekane.

2012/01/12

Airearen kutsadura

Hementxe ikasle talde batek egindako airearen kutsaduraren inguruan egindako aurkezpena eta hausnarketa:

2009/02/13

DBH 1 MAILAKOAK ARAZURIKO ARAZTEGIAN









Otsailaren 4an goizeko 11etan autobusean Arazurira abiatu ginen uraren arazketa prozesua ikusteko asmoz.

Lehenengo burnizko zutabe batzuen artetik igarotzen zen ura eta bertan gelditzen ziren zikinkeri handienak, botilak, adarrak, kaxak e.a.

Ondoren urari olioa eta harea kentzen zioten sistema berezi batzuen bitartez. Jarraian lehenengo mailako dekantazio ontzietara pasatzen zuten ura eta bertan, ura baino dentsitate handiagoko materiak beherantz erortzen ziren.
Behean gelditutako hondakin hoiek hondoan zegoen tresna berezi batek kentzen zituen eta gainezka ateratzen zena likidoa besterik ez zen. Hala ere likido horrek tratamendu bat behar zuen, hain zuzen ere bakteriologikoa. Urari ponpa batzuen bitartez oxigenoa gehitzen zioten eta mikroorganismoek sustantzia kaltegarriak akabatzen zituzten, adibide gisan gernua. Azkenik bigarren mailako dekantazio ontzi batean mikroorganismo horiek kentzen zituzten aspiragailu antzeko zerbaitekin.
Bertatik ateratzen zen ura zuzenean Arga ibaira zihoan eta zikinkeriarekin ongarria (konpost) egiten zuten.

Usaina nazkagarria zen arren, esan beharra dago oso ongi pasa genuela.

DBH 1A mailako ikasleak.