ZIENTZIA ASTEA 2015
Urtero bezala, aurten ere azaroaren 5etik 14ra zientzia astea ospatu egin zen Iruñean. Lehenengo aldiz Nafarroako Unibertsitateak prestatzen dituen ekintzetan parte hartzea erabaki genuen DBH 4.mailako biologiako ikasleek. Azaroaren 13an, ostiralarekin, hiru ekintzetan parte hartu genuen: CIMA, Centro de Investigación de Medicina Aplicada delakoa bisitatu genuen, ondoren Zientzia Fakultatean hainbat esperimentu egin genituen eta bukatzeko hitzaldi batera joan ginen: "Biofilms: Zientzia-fikziozko arrakasta handiko filmak biologiatik ikusita"
"Joan baino lehen ez genekien inork nola izango zen bisita, baina ni oso pozik atera nintzen. Gehiena gustatu zitzaidana CIMA barrutik ikustea izan zen, lan-antolakuntza izugarria da. Gainera, bisitaren zehar gurekin egondako neska benetan atsegina zen. Esperimentuak ere interesgarriak egon ziren. Hala ere, konferentzia pixka bat aspergarria eta nahastuegia iruditu zitzaidan."- dio Paula Mariscalek, DBH 4. Ako ikasleak
No hay comentarios:
Publicar un comentario