2012/06/11

BIOLOGIAKO IRTEERA -ARGA PARKEA


                            BIOLOGIAKO ATERALDIA

         Pasa den asteazkenean, maiatzak 30ean, biologia egiten dugun ikasleok Nekane irakaslearekin  ateraldi batera joan ginen. Ateraldia Arga ibaian egin genuen eta gure gidaria mankomunitateko neska bat izan zen. Lehenago bi alditan joanak ginen, baina denbora txarra zegoenez hirugarren batean lortu genuen J
         Ateraldian oso ongi pasatu genuen. Lehendabizi Arga ibaiaren ertzean dagoen ekosistema azaldu zigun neskak eta ondoren gaiari buruz joko bat egin genuen. Hura oilategi bat zirudien, denak han hemendik joanez eskuan txarteltxo batzuk genituelarik bere argazkia identifikatu nahian!!  Ordu eta erdi azkar pasa zitzaigun.
        Ondoren bi taldeetan banandu gintuzten, eta gurekin beste neska bat etorri zen. Denok errekara jaitsi ginen eta han bi katiuska pare eman zizkiguten. Pare bat 40 taila zuen eta bestea 44. Nik 44koa hartu nuen eta 40koa, aldiz, Amaia.
        Segituan Amaia eta biok errekan sartu ginen, baina nik galtzerdiak kentzea ahaztu zitzaidanez, uran sartu bezain laster katiusketan ura sartu zitzaidan, eta atera behar izan nintzen berriro laster sartzeko, baina galtzerdirik grabe. Bitartean nire kideak errekako ura tubotxo batean hartua zuen, eta ur horri 2 pastilla sartuz uraren gogortasuna eta bere PH ikusi genuen. Zorionez, dena normal zegoen.
          Hau bukatzean nire taldeko neska batzuk eta mutiko batek uretara sartzen ausartu ziren eta han primeran pasa genuen, ia guztiok erori ginelako uretara arroka inozente batengatik!!!  Bitartean harriak hartzen genituen, batzuek besteei botatzen genien bitartean, eta garrasiekin (uretara erortzen zirenenak!) batera aztertzen genuen uraren zikintasuna: harri horien tartean animalia eta zomorro batzuk zeuden eta horiek uretako garbitasunaren berri eman ziguten. Erreka ez zegoen oso garbia, baina  oso zikina ezta.
          Uretik atera bezain laster denok urez beteta geundenez iturrira joan  ginen oinak garbitzeko, eta iturrira iristear nengoelarik oihu bat entzun nuen, baina oso berandu izan zen: Jadanik kaka zati bat zapaldua nuen!!! Hoberena nik oinhutsik nengoela izan zen...
         Hobeto esanda: oso ongi pasatu genuen orokorrean eta espero dut hurrengo urteetan ere egitea, beti ere denbora ona bada!!!










                                                                                          Ivan Gonzalez   DBH4.C