2016/01/16





Aurreko egunean, 4. mailako biologia klasea errotxapean kokatzen den San Pedro Ingurumenaren Heziketarako Museoan egon ginen. Museoan, aztarna ekologikoarekin loturiko ekintzak eta azalpenak jaso genituen. Lehenengo, hitzaldi motz bat eman ziguten, ondoren gure aztarna ekologikoa kalkulatu genuen. Azkenik, museoan buelta txiki bat eman genuen eta gai honi buruz zenbait datu interesgarri ikusi genituen, adibidez, pertsona bakoitzak zenbat hondakin sortzen duen egunero.

Ateraldi hau bi arrazoiengatik gustatu zitzaidan: Aztarna ekologikoa zein birziklapenari buruzko gauza asko ikasi ditut, gainera nire ustez, ateraldi hau guztioi lagundu gaitu orokorrean kutsadurari buruz kontzientziatzera. Nire kexa bakarra, testaren luzeera izan zen, beharbada, denbora gehiegi eman genuen horretan. Guzti hau kontutan hartuta esperientzi oso aberatsa izan dela zentzu guztietan pentsatzen dut.

Borja Aguirre Mikelarena