Arazuriko hondakin uren araztegira Iruñerriko hondakin urak iristen dira sare kolektore baten bidez, bertatik ahalik eta egoera hoberenean Arga ibaira itzul daitezen.
Iritsi bezain pronto oso gaizki usaintzen zuela ohartu ginen.
Bideo bat ikusi eta joku bat egin ondoren maketa baten bidez Arazuriko arazketa prozesua azaldu ziguten eta ondoren instalazio guztia ikustera joan ginen.
Iristen zen hasierako ura oso zikina zegoen baina prozesua aurrera joan ahala ura garbiagoa ikusten zen eta ez zuen gaizki usaintzen.
BITXIKERIAK:
Ba al zenekiten patogeno izeneko mikroorganismo batzuk gaixotasunak trasmititu ahal dizkigutela?Eta Arazuriko araztegiari esker ez dela gertatzen?
AHOLKUAK:
Ura behar bezala erabili:
- olioa ez bota harraskatik, bote batean gorde.
- xaboi gutxiago erabili
- zakarrak behar diren tokira bota.
Guztion artean uraren kutsadura murriztu dezakegu!!
Idazleak:Elba, Maider, Izaskun, Miren, Elias, Urko, Asier eta Javier.